Mundua -

Ika-mikak jarraitzen du

WikiLeaksen profilaren inguruko datuak eskatu dizkiote AEBek Twitterri

Epaitegiaren agindu baten bitartez, jarraitzaileei buruzko xehetasunak ezagutu nahi ditu. Informazio eskaera ofizialak erabiltzaileei jakinarazi beharko diela erantzun die Twitterrek.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaitegien agindu baten bidez, AEBek WikiLeaksen kontuari buruzko zehaztasunak eskatu dizkie Twiterri, baita bere jarraitzaile batzuenak ere, Julian Assange sortzailearen informazio pertsonala barne.

WikiLeaksek ohar baten bitartez aditzera eman duenez, “epaitegiaren agindu honek agerian utzi du AEBek WikiLeaksen gaineko gobernu ikerketa sekretuaren existentzia”.

Julian Assangeren erakundea AEBetako Gobernuaren ikuspuntuan dago azaroan sekretuak ziren milaka txosten kaleratu zituenetik. Txosten horiek munduko puntu ezberdinetan egondako diplomatikoek idatzi zituzten.

Iraneko Gobernuak atzerriko kazetarien eta ekintzaileen informazioa hertsaduraren bidez lortzen saiatuko balitz, giza eskubideen aldeko talde guztiak horren kontra agertuko lirateke", esan dute WikiLeakseko arduradunek komunikatu batean.

Twiterrek ez du gai honen inguruan komentariorik egin, baina bere politikaren arabera, erabiltzaileei horrelako eskaeran berri ematen diela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea