Mundua -

Venezuela

Venezuelako oposizioak Maduroren aurkako erasoa zalantzan jarri du

Halaber, Maduroren aldekoek 'errepresioa areagotzeko aitzakia' gisa erabiliko duten dela adierazi du Venezuela Libre Fronte Handiak.

Oposizioak zalantzan jarri du Maduroren aurkako erasoa. EFE
Oposizioak zalantzan jarri du Maduroren aurkako erasoa. EFE
Oposizioak zalantzan jarri du Maduroren aurkako erasoa. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Nicolas Maduro Venezuelako presidentea ekitaldi militar batean hitzaldia ematen ari zela gertatutako "jazoera nahasia" atentatua izan zela zalantzan jarri du Venezuela Libre Fronte Handia oposizia biltzen duen taldeak. Horrez gain, Maduroren aldekoek "errepresioa areagotzeko aitzakia" gisa erabiliko duten beldur dela adierazi du Venezuela Libre Fronte Handiak.

"Gaur gertaera arraroa izan da Caracaseko Bolivar etorbidean, Nicolas Maduro Guardia Nazionaleko funtzionarioei hitzaldia ematen ari zitzaiela, haren Kabineteko hainbat kiderekin", azaldu du oposizioak ohar batean.

Maduro hizketan ari zenean, buruzagia eta haren Gobernuko kideak handik atera behar izan dituzte. Kalean, uniformez jantzita zeuden militarrek ihes egin dute. Gutxienez zazpi soldatu zauritu dira. Gobernuaren aurkako hainbat militarrek osatutako Soldados de Franelas taldeak bere gain hartu du erasoa Twitterren.

Gobernuak, bere aldetik, "atzerriko konspirazio" baten ondorioz antolatuta, Maduro erailtzeko saiakera izan dela salatu du. Venezuelako eta Kolonbiako ultraeskuinak bat egin dute, Juan Manuel Santos presidenteak gidatuta, chavismoa agintetik botatzeko.

Oposizioaren iritziz, "ikusteke dago oraindik atentatu bat, istripu bat edo sare sozialetan zabaltzen ari diren aukeretako bat" izan daitekeen. Beraz, "arduratsuena itxarotea eta ikerketak amaitzea" dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Venezuela albisteak Nicolás Maduro gaur