Mundua -

105 bidaiari zeramatzan

70 pertsona hil eta 35 bizirik atera dira Iranen jausitako hegazkinean

Hegazkinak Teheran eta Urumiyeh hirien arteko ibilbidea egiten ari zen. Lur hartzerakoan, eguraldi kaskarra zegoen eta horrek istripua eragin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 70 pertsona hil dira igande honetan "Iranair" konpainiako Boeing 727 batek istripua izan duenean. Gertaera herrialdeko ipar ekialdean izan da eguraldi txarrak eragin duela dirudi, larrialdietako kide batek jakinarazi duenaren arabera.

Heydar Heidary izeneko larrialdietako langileak tokiko albiste agentzia bati azaldu dioenez, 35 pertsona bizirik atera dira ezbeharretik, eta ospitalera eraman dituzte larritasun maila ezberdineko zauriekin.

Hasiera batean, 105 bidaiarietatik 50 inguru onik atera direla zabaldu arren, informazio hori ezin izan dute konfirmatu.

Istripua 19:45ak aldera izan da, (16:15 GMT), Urumiyehko lakutik eta Turkiako mugatik gertu, hegazkina laino artean lur hartzen saiatu denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea