Mundua -
Protestak
Poliziak airera tiro egin du Tunisian protestei aurre egiteko
Azken hiru egunotan, 21 lagun hil dira Gobernuaren aurkako protestetan, Tunisiko Gobernuaren arabera.
Erredakzioa
Tunisiko Poliziak airera tiro egin du eta negar egiteko gasa bota du eraikin publikoak erasotzen hasi den jende-pilo bat sakabanatzeko, lekukoen arabera.
Azken egunotan Tunisen eman diren protestak hiriburura zabaldu dira; bertan manifestarien eta segurtasun-indarren arteko liskarrak sortu dira.
Ettadamen auzoan, jendetzak dendak garbitu ditu eta banku bat erre dute. Bestalde, manifestariek errepideak moztu dituzte gurpilak eta zenbait ibilgailu errez.
Azken hiru egunotan, 21 lagun hil dira Gobernuaren aurkako protestetan, Tuniseko Gobernuaren arabera. Horrez gain, beste bi lagun hik dira aurreko liskarretan eta bi lagunek bere buruaz beste egin dute.