Mundua -

Lurrikara jaso eta urtebetera

Lurrikararen ostean Haitin hildako lagunen kopurua 316.000koa da

"Berreraikitze eta errekuperazio lanak azkartzea dira 2011ko lehentasunak", adierazi du NBEk. 800.000 pertsona baino gehiago kanpamentutan bizi dira oraindik Haitin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikararen ostean Haitin hildako lagunen kopuru ofiziala 316.000koa da, Jean Max Bellerive Haitiko lehen ministroak asteazken honetan jakinarazi duenez.

810.000 pertsona inguru etxerik gabe gelditu diren herritarrentzako 1.150 kanpamentutan bizi dira, Haitin. Duela urtebete uharte karibearrean izan zen lurrikarak 250.000 hildako utzi zituen, Nigel Fischer NBEetako koordinatzaile humanitarioak eman dituen datuen arabera.

Fischerren aburuz, kanpamentuak utzi dituzten 700.000 pertsonetatik, 100.000 trantsiziozko 31.000 ostatutara bidali dituzte, hasieran aurrikusitako baino 1.000 gehiago. Horrez gain, NBEko arduradunak etxera itzuli direnak kanpoaldean bizi dira adierazi dute; izan ere, lur-jotze gehiago izan ahal diren beldur dira.

Bestalde, lurrikarak kaltetutako guneetako umeen ehuneko 95 eskolara itzuli dira.

Hala ere, Fisherrek oraindik gauza asko egin behar direla argitu du. "Berreraikitze eta errekuperazio lanak azkartzea 2011ko lehentasunak dira", esan du Port au Princen NBEko arduradunak. Gainera, "gauzak azkarargo egin zitezkeen", onartu du, baina lan horietarako denbora behar dela gogoratzea garrantzitsua dela esan du.

Fischerrek 1.000 milioi dolar jaso dituztela azaldu du, NBEk eskatutako 1.400 milioien ehuneko 72. Datorren urterako 3.000 milioi euroko proiektuak onartu dituzte, kopuru horretatik 1.280 finantzatuak daude dagoeneko eta 1.639 nora bideratu erabakita dute.

Horrela, arduradunaren ustez, "etorkizunerako ezinbestekoa da" herrialdeak bizi duen krisi politikoa konpontzea; izan ere, joan den azaroaren 28an egin zituzten presidentea aukeratzeko hauteskundeetako irabazlea zein den ez dakite oraindik.

Bestalde, Fischerrek lurrikararen ostean izango ziren izurriteak iritsi ez direla esan du eta dagoeneko 3.600 biktima utzi dituen kolera agerraldia gertakariarekin zerikusirik ez duela azaldu du. Hala ere, gaixotasunak lehen urtean 400.000 pertsona kutsatu ditzakeela ohartarazi du (urrian hasi zen agerraldia) eta, hortaz, "ezinbestekoa da heriotzen tasa jaistea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea