Mundua -

Italia

5,2 graduko lurrikara batek Italiako Molise eskualdea astindu du

Lehen datuen arabera, ez du kalte larririk eragin, eta kalte txikiak baino ez ditu egin eraikin batzuetan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,2 gradu harrapatu dituen lurrikara izan da ostegun honetan Italia erdialdean, Molise eskualdean, 20:19an (18:19, GMT), eta Campania eta Apulia eskualdeetan ere nabaritu dute, Geofisika eta Bolkanologiako Institutu Nazionalak jakitera eman duenez.

Epizentroa Montecilfone udalerritik 4 kilometrora izan da, Campobasso probintzian, 9 kilometroko sakoneran.

Babes Zibileko zerbitzuak kaltetutako pertsonarik edo kalte materialik dagoen aztertzen ari dira, eta etxetik irteteko eskatu diete herritarrei, badaezpada.

Italiako komunikabideen esanetan, osteguneko azken ordura arte jasotako datuen arabera, lurrikarak ez omen du kalte garrantzitsurik egin; Campobassoko Acquaviva Collecroce udalerriko alkate den Franceso Troliok, baina, ohartarazi du kalte txikiak izan direla eraikin batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Italia Lurrikarak