Mundua -
Euriteak Brasilen
230 pertsona hil dira Rio de Janeiron, euriteen ondorioz
Hainbat desagertu dira, eta baliteke hildakoen kopuruak gora egitea.
Erredakzioa
Eurite bortitzen ondorioz Rio de Janeiron hildako lagunen kopurua 230era igo da. Egoera kritikoa da, agintarien hitzetan.
Hildako gehienak, 89 gutxi gora behera, Teresopolisen (euriteengatik kaltetuena) eman dira. Erreskate lanak jarraitzen dute.
Jorge Mario Teresopoliseko alkateak "zorigaitz publikoko" egoera agindu du, eta egoera kritikoa dela esan du.
Hainbat lagun desagertu dira, eta baliteke datozen orduetan hildakoen kopuruak gora egitea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea