Mundua -

Venezuela

Madurok 35 aldiz igoko du Venezuelako gutxieneko soldata

Lansaria 5.196.000 bolivaretik 180.000.000ra igoko du Venezuelako presidenteak. Abuztuaren 20tik aurrera, gainera, Venezuelako dirua “bolivar subiraua” izango da.

Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak langileen gutxieneko soldata 35 aldiz (45 dolar) igo du, herrialdeko tasa ofizialen arabera.

Gutxieneko lansaria 5.196.000 bolivaretik 180.000.000ra igoko da, datorren abuztuaren 20tik aurrera. Ordutik, Venezuelako dirua “bolivar subiraua” izango da eta orain arteko balioari bost zero kenduko zaizkio, indarrean jarriko duten monetaren birmoldaketaren ondorioz.

“Gutxieneko soldata, pentsioak eta herrialde osoko soldataren oinarriak ‘petro’ erdian finkatu ditut”, adierazi du Madurok. Agintariaren hitzetan, ‘Petro’ ak, gobernuaren kriptodiruak, 3.600 bolivar subiranoko (89,7 dolar) balioa izango du.

Madurok azaldu duenez, pentsiodunei ere igoko zaie orain arte kobratzen zuten erretiro-pentsio minimoa.

Abuztuaren 20an, ‘Carné de la Patria’ delakoa duten 10 milioi bazkideei 600 bolivar subiranoko (15 dolar) bonoa emango zaie. Gobernuaren arabera, biztanleriaren erdiak du aipatutako txartela, baina oposizioak “kontrol soziala eta politikoa” bermatzeko tresna soil gisa ikusten du errolda.

Maduroren arabera, bonoak diruaren birmoldaketara “egokitzeko” balioko du, biztanleriaren herenak soilik jasoko duen arren.

Presidenteak azpimarratu duenez, neurri honek enpresa publikoak eta pribatuak bere baitan hartuko ditu, prezioak igotzeko “aitzakiarik” izan ez dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Lana Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro gaur Soldatak