Mundua -
Uholdeak Australian
Itsasgorak eta ibaiak bat egin ez eta Brisbanek hondamena ekidin du
Urak aurreikusitako maila hartu ez duenez, 8.000 etxebizitza salbatu dira. Hala ere, alertan jarraitzen dute euriengatik eta presak gainezka egitear daude.
Erredakzioa
Brisbaneko uholdeek maila gorenera iritsi dira gaur baina aurreikuspenik txarrenak ez dira bete eta, azkenean, ibaiaren hazkundeak ez du itsasgorarekin bat egin.Queensland estatuko hiriburua urak hartuta dago izen bereko ibaiak gainezka egin ondoren. Ondorioz, 12.000 etxebizitza urpean geratu dira eta 118.000 erakin argi-indarrik gabe daude.
"Teilatuak bakarrik ikus nitzakeen. Haien azpian familiak daude, izutzeko moduko istorioekin", adierazi du Anna Bligh Queenslandeko gobernadoreak urak hartutako eremua helikopterotik ikusi ondoren.
Agintariek eurien alerta hurrengo asteetan mantentzea erabaki dute; hiria babesten duten presak gainezka egiteko arriskuan jarraitzen dute.
Campbell Newman Brisbaneko alkateak jakitera eman duenez, finantza barrutiko erakinak urak hartuta dauden bitartean, aurreikusitako mailara iritsi ez izanak 8.000 etxe salbatzea ekarri du.
Momentura arte, uholdeek 18 hildako eragin ditu eta beste 78 pertsona desagertu egin dira.