Mundua -

Hondoratzea

Azido sulfurikoa zeraman itsasontzia hondoratu da Rin ibaian

2.400 tona azido sulfuriko zeramatzan ontzia goizean hondoratu da. Bi tripulatzaie desagertuta daude eta beste bi erreskatatu eta hospitalera eraman dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.400 tona azido sufuriko garraiatzen zuen kargaontzia goizean irauli da Rin ibaian, alemaniako Renania-Palatino estatuan dagoen Sankt Goarshausen hiritik gertu izan da ezbeharra (lurraldeko hego-mendebaldean), ondorioz, bi trpulatzaie desagertu dira.

Itsas poliziak beste bi eskifaia-kide erreskatazea lortu du, hospitalera eraman dituzte baina onik daude. Oraindik ez dago argüí ontzia zergatik hondoratu den, baina, antza, ibaiaren inguru horretan korronteak ohikoak dira.

Ontzia tinkatzea oraindik ez dute lortu, baina polizia ordezkari baten arabera ez dago azido sulfuriko isuria izan dela pentsatzeko motiborik.

Rin ibaian itsasontzien trafikoa eten dute agintariek desagertutako bi kideren bilaketa lanekin jarraitu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea