Mundua -

Erasoa

Gizon batek emaztea eta arreba hil ditu Parisen, 'Allah handia da' oihukatuz

Hipotesi nagusiaren arabera, familia barruko liskar baten ondorioz eraso die, eta ez da eraso terrorista bat izan. Poliziak tiroz hil du.

Erasoa Parisen.
Erasoa Parisen.

Bi pertsona hil dituzte Paris inguruan, labanaz egindako eraso batean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bi pertsona hil ditu eta beste bat zauritu du, arma zuri batez, Paristik gertu, Trappes udalerrian. BFMTVren arabera, labanaz hildako bi pertsonak erasotzailearen ama eta arreba dira.

Lehenengo datuen arabera, Frantziako segurtasun indarrek esku artean duten pertsona arriskutsuenen zerrendan ageri zen erasotzailea, terrorismoa goresteagatik. Erasoa egin duenean, "Allah handia da" oihukatu omen du, eta gero etxebizitzan gotortu da. Minutu batzuk geroago, Poliziak hil du.

Erasoa Paris aldean izan da, Trapess udalerriko Camille Claudel kalean, Versaillestik gertu. Hasiera batean, erasotzailea etxebizitzan gotortu da, baina tiroz hil dute azkenean.

Agintariek ez dute zehaztu eraso terrorista izan den; hipotesi nagusiaren arabera, baina, familia barruko liskar bat izan da.

Yvelines departamenduko Poliziak Twitterren esan duenez, Trappes udalerriko Camille Claudel kaleko operazioa bukatutzat eman dute, baina inguru horretara ez joateko eskatu diete herritarrei.

Telegram bidez zabaldutako agiri batean, Estatu Islamikoak bere gain hartu du gertatutakoaren ardura. Amaq agentziaren arabera, talde terroristaren "borrokalari" batek egin du erasoa, baina ez du horren frogarik aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris