Mundua -

Hegazkin espioien erabileran

Israelek britainiarrak entrenatzen dituela salatu du AIk

Amnistia Internazionalak ez du aproposa ikusten hegazkin espioiak erabiltzeko garaian Giza Eskubideak zapaldu dituen herrialdeak Armada britainiarra entrenatzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia Internazionalak Israelgo Armadak Britainia Handiko soldaduak "lurrean palestinarrekin probatuta"ko ''dron''ekin (gidaririk gabeko hegazkinak) entrenatzea salatu du, eta horiek Gazako gatazkan, Giza Eskubideak zapaldu ziren unean erabili zirela, hau da,&' || 'nbsp; 2008ko abenduaren eta 2009ko urtarrilaren artean.

Britainia Handiko soldaduek bereziki WK450 modeloko hegazkinen inguruko heziketa jasotzen dute, hegazkin mota horretatik 30 Londresek hartu ditu duela gutxi 1.100 milioi eurogatik.

Amnistia Internazionaleko Kanpainiak Britainia Handian saileko bozeramailearen ustez, "erabat desegokia" da Armada britainiarrak "teknologia horri erabiltzen ikastea, hegazkin espioiak erabiltzerako orduan Giza Eskubideen urraketan eskarmentua duen" herrialde baten eskutik.

Brtainia Handiko Gobernuaren bozeramaile batek esan duenez, Londresek ez dauka "zer ikusirik Israelek ez-gidatutako hegazkinekin egiten duenarekin" eta, azpimarratu du, bere "lehentasuna, tropa britainiarrak ahalik eta aukera gehien" izatea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea