Mundua -

Italia

Lau atxilotu 'Diciotti' ontzian, pertsonekin trafikatzea egotzita

Ontzian zeuden migratzaileek bost egun eman dituzte Cataniako portuan, Italiako Gobernuak ez baitzien lehorreratzeko baimenik ematen; Salvini Barne ministroaren aurkako salaketa jarri dute horregatik.

Migratzaileek bost egun eman dituzte ontzian. Argazkia: EFE.
Migratzaileek bost egun eman dituzte ontzian. Argazkia: EFE.
Lau atxilotu 'Diciotti' ontzian, pertsonekin trafikatzea egotzita

1:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diciotti Italiako kostazainen ontziak erreskatatutako migratzaileen arteko lau lagun atxilotu dituzte, ustez pertsonekin trafikatzea egotzita. Hiru egiptoar eta bangladeshtar bat dira.

Hain zuzen ere, delitu hauek egotzi dizkiote: pertsonen salerosketarako talde kriminala osatzea, legez kanpoko immigrazioa, sexu-indarkeria eta legez kanpo sartzea.

Igandean, Diciotti ontziko migratzaileek lehen eguna eman dute lehorrean. Azken bost egunak ontzian eman dituzte, Cataniako portuan; izan ere, Italiako Gobernuak ez zien lehorreratzeko baimenik ematen.

Salviniren kontrako salaketa

Migratzaileek Libian jasandako tratu txarrek utzitako arrastoak erakutsi dituzte; horietako hamaika Eritreako emakumeak dira, eta Europarako bidean ontzira igo aurretik bortxatu egin zituzten.

Matteo Salvini Italiako Barne ministroaren kontrako salaketa jarri dute, migratzaileei ontzitik lehorrera jaisteko baimena ez emateagatik; bahiketa eta botere-abusua egotzi dizkiote. Luigi Patronaggio Agrigento hiriko fiskalak Salviniren inguruko ikerketa bultzatu du, eta Erromara joan da, Barne Ministerioko goi-kargudun batzuk galdekatzera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Italiako albisteak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak