Mundua -

Frantzia

Marine Le Pen, Fronte Nazionaleko presidente berria

42 urte ditu eta Jean-Marie Le Pen buruzagi historikoaren alaba da. 2012ko Presidentetzerako haustekundeetan hautagai izateko aukera ugari ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marine Le Pen Fronte Nazional (FN) eskuin muturreko alderdiko presidente izendatu dute Jean-Marie aitaren ordez. Jean-Marie Le Penek 82 urte bete berri ditu.

Alderduko barne hauteskundeetan Marine Bruno Gollnisch beste hautagaiari eta alderdi presidenteordeari gailendu zaio botoen % 67,65 lortuta.

Garaileak bere izena Jean-Mari Le Penen ahotik entzun du eta Tourseko kongresuen jauregiko agertokira igo da txalo artean. Besoak zabaldu ditu garaipen ikur antzera, bere aitak sarritan erabilitako keinua.

Marinek 42 urte ditu eta egun eurodiputatua da. 2012ko hauteskundeetan hautagai izateko aukera asko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea