Mundua -

Jazoera

Espainiako enpresari bat hil dute Oaxacan, Mexikon

Poliziaren arabera, hildakoa 35 eta 40 urte artekoa zen eta tiro bana zuen bularrean eta buruan. Ustezko hiltzailea atxilotu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biktima autoan zihoala eraso egin zioten bere etxetik gertu, San Francisco Tutlako udalerrian, Oaxacako estatuko hiriburutik 10 kilometrora.

Poliziaren arabera, hildakoa 35 eta 40 urte artekoa zen eta tiro bana zuen bularrean eta buruan.

Oaxacako hedabideek argitaratu dutenez, ustezko hiltzailea aipatu lekutik ehun bat metrora atxilotu zuten eta arma bat atxiki zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea