Mundua -

25 urte eman ditu erbestean

Ustelkeria egotzi dio Haitiko fiskaltzak Duvalier diktadore ohiari

Epaileak egotzitako delituak aztertuko ditu eta nazioarteko erakunde askok eskatu duten bezala epaitua izango ote den erabakiko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Besteak beste, ustelkeria, lapurketa eta diru publikoaren bidegabeko jabetzea egotzi dio Haitiko fiskaltzak Jean-Claude Duvalier presidente ohiari.

Orain epaileak egotzitako delituak aztertuko ditu eta nazioarteko erakunde askok eskatu duten bezala epaitua izango ote den erabakiko du.

Atzo heldu zen karibeko irlara 25 urte erbestean (Frantzian) egin eta gero. Port-au-Princeko aireportuan jarraitzaile talde bat zain zuen ongi etorria emateko.Oraindik ez da ezagutzen zergatik itzuli den.

Haitiko presidente ohiak, "Baby Doc" ezizenez ezaguna, eta bere emazteak Michelle Bennet-ek luxuzko hotel batean hartu dute ostatu.

Segurtasun neurri handiak ezarri dituzte bertan, hotelaren ataria poliziaz inguratuta dago eta ateak kate eta giltzarrapoekin itxi dituzte.

Duvalier 1971an heldu zen boterera 19 urte zituela, bere aita, Francois Duvalier diktadorearen heriotzaren ostean. Agintaldi gogorra bezala ezagutzen da berea, oposizioari errepresio handia egin zion "lehoinabar" izenaz ezagutzen den militar taldearekin.

Diktadore ohia 1986an kendu zuten boteretik bere aurkako protesta eta manifestaldi ugariren ostean. Bere erregimen zapaltzailean 30.000 pertsona inguru hil zirela uste da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea