Mundua -

Dardara

6,7 graduko lurrikara izan da Hokkaido uhartean, eta gutxienez 9 pertsona hil dira

Dardarak, ordea, ez du tsunami arriskurik eragin.

Lurrikara indartsu batek Hokkaido uhartea astindu du. Argazkia: EFE
Lurrikara indartsu batek Hokkaido uhartea astindu du. Argazkia: EFE
Gutxienez bi hildako utzi ditu lurrikara batek Japonian

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,7 gradu harrapatu dituen lurrikara batek Japonia iparraldeko Hokkaido uhartea astindu du asteazken honetan, eta gutxienez 9 pertsona hil eta 200 zauritu dira bertako hedabideek zabaldutako datuen arabera. Dena den, lurrikarak hainbat eraikin eraitsi ditu, eta litekeena da datozen orduetan biktima kopuruak gora egitea. Hain zuzen ere, 40 pertsonaren bila ari dira.

Dardara 18:07an (GMT) jazo da. Kostako Tomakomai hirian izan du epizentroa, Sapporo hiriburutik 65 kilometro hegoaldera.

Japoniako meteorologia zerbitzuak lurrikararen epizentroa 40 kilometroko sakoneran kokatu du, eta AEBko Geologia Zerbitzuak (USGS), berriz, 34 kilometroko sakoneran. Dena den, agintariek ez dute tsunami alertarik ezarri.

Lehen dardara gertatu eta 13 minutura, 5,3 graduko beste bat jazo da aurrekoa izan den lekutik gertu.

Lurrikara berri horrek lehenengoak baino kilometro batzuk iparralderago izan du epizentroa.

Bertako hedabideek zabaldutako informazioaren arabera, hainbat eraikin behera etorri dira, etxebizitza asko argirik gabe geratu dira, errepideak itxi dituzte eta tren zerbitzua eten dute.

Uharteko aireportu nagusian ere izan dira kalteak, eta ostegunean, behintzat, itxita egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Japonia Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak Sumendien erupzioek kaltetutakoak