Mundua -

LURRIKARA

6,3 graduko lurrikara batek Ekuador astindu du

Dardara Ambato hiritik 94 kilometro hegoaldera erregistratu dute, 112 kilometroko sakoneran.

6,3 graduko lurrikara batek Ekuadorko erdialdea astindu du

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,3 gradu harrapatu dituen lurrikara bat izan da ostegun honetan Ekuadorren, AEBko Geologia Zerbitzuak (USGS) jakitera eman duenez. Ekuadorko Geologia Zerbitzuak emandako datuen arabera, ordea, 6,5 gradu harrapatu ditu lurrikarak. Oraingoz ez dute hildakoen edo zaurituen berri eman.

Astindua Ambato hiritik 94 kilometro hegoaldera gertatu da, 112 kilometroko sakoneran, eta Quito hiriburuan eta Guayaquil hirian ere sentitu dute.

Hori, baina, ez da izan azken orduetan inguru horretan izandako astindu bakarra. Perun, esaterako, 6,4 gradu harrapatu ditu Tumbes eskualdean, Ekuadorko mugatik gertu, izan den lurrikarak. Panaman, berriz, Darien probintzian, Kolonbiako mugatik gertu, egin du lurrak dar-dar; 5,6 graduko lurrikara izan da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Latinoamerika albisteak 2024ko seismoak Peru Ekuador