Mundua -

5.500 euroko isuna

Wikileaksi datuak eman zizkion bankaria atxilotu du Suitzako Poliziak

Rudolf Elmer Julius Baer Kaiman uharteetako banketxeko operazioen buruzagi ohia epaitu du Zuricheko Auzitegi batek. Banku-sekretua urratzea egotzi zioten Elmerri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rudolf Elmer Kaiman uharteetako Julius Baer banketxeko operazioen buruzagi ohia atxilotu du Suitzako Poliziak, Wikileaks-i bi disko entregatzeagatik. Disko horietan ustez dirua atzerrira ateratzen zuten 2.000 bezeroren izenak agertzen dira.

"Wikileaks-i diskoak emanez Rudolf Elmerrek banku-sekretua nora arte urratu duen egiaztatzen ari da Estatuko fiskaltza", azaldu dute agintariek eta Zuricheko kantoiko fiskalak.

Bestalde, 2.000 bat lagunen bankuko datuak Wikileaks-i entregatu zizkion Suitzako bankari ohia zigortu du Zuricheko epaile batek gaur. Konkretuki, 5.500 euroko isuna ezarri dio epaileak bankari ohiari, mehatxu egiteagatik eta 2002az geroztik lanean ari zen enpresaren banku-sekretua urratzeagatik.

Rudolf Elmer Julius Baer Kaiman uharteetako banketxeko operazioen buruzagi ohia epaitu du Zuricheko barrutiaren Auzitegi batek. Banku-sekretua urratzea egotzi zioten Elmerri.

Erruduntzat jo du auzitegiak eta 240 eguneko isuna ezarri dio. Horrela, 7.200 franko ordaindu beharko ditu Elmerrek, 5.500 bat euro.

55 urteko Elmerrek bi disko entregatu zizkion Julian Assange Wikileakseko sortzaileari Londresen. Ustez dirua atzerrira ateratzeko banku pribatuko bezeroek zerga-paradisuko kontuak erabili zituzten. 15 urte lan egin zituen Elmerrek banku horretan, horietatik zortzi Kaiman uharteetan.

Bankari ohiaren arabera, bezeroen zerrendan 40 bat politikari agertzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea