Mundua -
LURRIKARA
6,9 graduko lurrikara batek Zeelanda Berria astindu du
Kermadec artxipelagoan sentitu da gehien, baina, ez du tsunami arriskurik eragin.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Richter eskalan 6,9 gradu harrapatu dituen lurrikara bat izan da astelehen honetan Zeelanda Berrian, AEBko Geologia Zerbitzuak (USGS) jakitera eman duenez. Oraingoz ez dute hildakoen edo zaurituen berri eman. Halaber, agintariek ez dute tsunami alertarik ezarri.
Astindua itsasoan gertatu da, 111 kilometroko sakoneran, Ngungurutik (Ipar uhartea) 708 kilometro ipar-ekialdera.
Ozeano Bareko Tsunamien Alerta Zentroak ukatu egin du olatu erraldoi baten arriskua dagoela.
Kermadec artxipelagoa Zeelanda Berriko Ipar uhartearen eta Tonga uharteen artean dago. Dena den, bertan ez da inor bizi, Raoul uharteko basean salbu.