Mundua -

Krisia Irlandan

Cowenek Gobernua moldatuko du, bost ministrok dimititu ondoren

Irlandako lehen ministroak gobernu-kabinetea aldatuko duela iragarriko du, bere alderdiko bost ministrok dimisioa aurkeztu ostean. Martxoan, hauteskundeak egingo dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Cowen lehen ministro irlandarrak gobernuan aldBrian Cowen lehen ministro irlandarrak Gobernuan aldaketak egingo dituela iragarri du eta, seguru asko, gaur emango ditu jakitera moldaketa horiek. Orain arte, bost ministrok aurkeztu dute dimisioa: Noel Dempsey Garraio ministroak, Mary Harney Osasun saileko arduradunak, Dermot Ahern Justizia buruak, Tony Pillen Defentsa ministroak eta Michael Martin Atzerri ministroak.

Dempsey Garraio ministroak aditzera eman duenez, martxoko hauteskundeen aurretik aldaketa batzuk egin nahi zituela azaldu zion Cowenek. "Presidentearen ustez Gobernua berritzea, aurpegi berriak jartzea, da onena herrialdearentzat, azken hilabeteetan bada ere", argitu du Dempseyk.

Ministro berrien bozketa

Gobernuaren bozeramaile baten esanetan, Cowen eta John Gormley Alderdi Berdearen liderra gaur goizean izan dira bete beharreko postuei buruz hitz egiten. Fiana Fail alderdiarekin koalizioan den alderdiak, hala ere, bere taldeko inork ez duela postu hutsik beteko iragarri zuen atzo. Bestalde, moldaketak hauteskundeak aurreratzeko prozesuan eraginik ez izatea nahi du alderdiak.

Ministro berrien bozketari dagokionez, Dan Boyle Berdeen presidenteak azaldu duenez, "ez gaude gustura. Aldi baterako izendapenak dira eta ematen du horrek Gobernuaren bizitza luzatzen duela; ez dugu onartuko". Paul Gogarty diputatuaren hitzetan, dimisioen helburua "hautagai batzuen itxura hobetzeko aldaketa bat baino ez da, datozen hauteskundeei begira".&' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea