Mundua -
LURRIKARA
5,3 graduko lurrikara batek Nikaragua astindu du
Dardara Managua hiriburutik 73 kilometro mendebaldera erregistratu dute.
EITB.EUS
Richter eskalan 5,3 gradu harrapatu dituen lurrikara bat izan da asteazken honetan Nikaraguan, Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak (EMSC) jakitera eman duenez. Oraingoz ez dute hildakoen edo zaurituen berri eman.
Astindua Managua hiriburutik 73 kilometro mendebaldera eta Leon hiritik 34 kilometro hegoaldera gertatu da, 101 kilometroko sakoneran.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea