Mundua -
Mezua Al Jazeeran
Bin Ladenek Afganistanetik ateratzea exijitu dio Frantziari
Herrialde horretako soldaduak Afganistanetik atera ezean, bahitzen dituzten frantziar guztiak hil egingo dituztela ohartarazi du.
Erredakzioa
Osama bin Laden Al Kaidako ustezko buruak mehatxu egin dio gaur Frantziari, Al Jazeera telebista-kateak igorritako audio grabazio batean. Hain zuzen ere, herrialde horretako soldaduak Afganistanetik atera ezean, sare terroristak bahitzen dituen frantziar guztiak hil egingo dituztela ohartarazi du.
"Gure mezua, gaur eta atzo, berdina da, hots, zuen soldaduak gure herrialdetik ateratzen badira baino ez dituztela askatuko zuen bahituak gure anaiek", nabarmendu du Bin Ladenek. Oraingoz, baina, ezin izan dute egiaztatu audioa benetakoa den.
Halaber, Frantzia Afganistanen egotea "zigortu gabeko ekintza terrorista" dela eta Frantziako militarrak ("Hitlerren soldaduak" deitzen ditu) kanporatzea "heroitasun eta terrorismo on ekintzak" direla esan du.
Bin Laden Frantziako herritarrei ere zuzendu zaie: "Zuen presidenteak Afganistanetik ateratzea errefusatzea argi berdea da zuen bahituak berehala hiltzeko".