Mundua -

Iraken inguruko ikerketa

Aholkulariaren oharrei entzungor egin ziela onartu du Blairrek

NBEren 1441 ebazpena Iraken kontra egiteko nahikoa ez zela esan zion Blairri Estatuko orduko Fiskal Nagusiak 2003ko urtarrilaren 14ean eta 30ean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tony Blair Erresuna Batuko lehen ministro ohiak Fiskal Nagusiak Iraken inguruan egindako oharrei entzungor egin ziela onartu du. Fiskalak Iraken NBEaren babesik gabe indarrez sartzea legez kanpokoa zela esan zion baina Blairrek "behin-behineko" aholku gisa hartu zuen.

Iraken inbasioa ikertzen duen batzordera zuzendutako idatzian, Blairrek dio bere ikuspuntuari eutsi ziola fiskalak iritziz aldatuko zuela uste zuelako. Lehen ministro ohiak batzordearen aurrean deklaratuko du gaur bertan.

2003ko urtarrilaren 14ean eta 30ean, NBEren 1441 ebazpena Iraken kontra egiteko nahikoa ez zela esan zion Blairri Peter Goldsmith Estatuko orduko Fiskal Nagusiak (nahiz eta martxoaren 7an ezustean iritziz aldatu zuen).

Blairrek idatziz adierazi duenez, momentu hartan ez zuen "aholkularitza legalik eskatu" ez berak, ez fiskalak".

Iragan asteartean, lehen ministro ohiak Iraken gerraren legalitatearen inguruko eztabaidetatik kanpo utzi zuela esan zuen Goldsmithek batzordearen aurrean. Horren harian, Blairrek "kasu gehiago" egiteko aukera izan zuela onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea