Mundua -
Enpresa bakarra
AEBetan heriotzera zigortutakoak hiltzeko pozoia ekoizteari utzi diote
'Horren erabilera kontrolatzeko' eskatu diote Italiako agintariek hori ekoizten duen enpresari, 'heriotza-zigorra aplikatzeko erabil ez dezaten'.
Erredakzioa
Produktu hori Italian duen lantegi batean ekoitzi omen dute orain arte, baina bertako agintariek gai hilgarri horren erabilera kontrolatzeko eskatu diote orain Hospirari.
Konpainia horrek kaleratu berri duen agiri baten arabera, Hospirak ez du inoiz onartu farmako hori injekzio hilgarri bezala erabiltzea, baina Italiako agintariek produktu hori "azken erabiltzaileraino" kontrolatzeko eskatu dio, "heriotza-zigorrean erabiltzea saihesteko".
Lasaigarri hori (Pentothal izenaz merkaturatzen da) ekoitzi izan duen enpresa bakarrak, Hospirak, hori ekoizteari utzi diola iragarri du, Ameriketako Estatu Batuetan, beste botika batzuekin batera nahasita, injekzio hilgarri gisa erabiltzen jarraituko ez dutela ziurtatzeko modurik ez duelako.
"Produktu hori horretarako erabiltzen bada, baliteke Italiako agintariek gure kontra egitea auzitegietan, eta ezin dugu arrisku hori hartu", adierazi du konpainiak.