Mundua -

LURRIKARA

5,5 graduko lurrikara batek Peruko kostaldea astindu du

Ez da zauritu edo kalte materialen berririk zabaldu. Hiriburutik 280 kilometrora izan du epizentroa baina Liman ere sentitu dute, arin bada ere.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,5 graduko lurrikara batek Peruko kostaldea astindu du. Hango Institutu Geofisikoak jakitera eman duenez, oraingoz ez dago kalte materialen eta zaurituen berririk.

Perun 10:13 zirenean mugitu da lurra (15:13 GMT). Ozeano Barean izan du epizentroa, Huarmey herritik 82 kilometrora, ur azpian 16 kilometrora. Huarmey herrian nahiko ondo sentitu dute eta Lima hiriburuan ere modu arinean sentitu omen da. Limatik 280 kilometrara izan du epizentroa.

Suzko Gerrikoa delakoan dago Peru, munduko aktibitate sismikoaren %85 gertatzen den inguruan, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Lurrikarak gaur Peru albisteak