Mundua -
Turkiatik zetorren ontzia
Israel: 'Ontzidiaren kontrako erasoa legearen araberakoa izan zen'
Abordatze prozedura legearen araberakoa izan zela eta soldaduek bidezko defentsan egin zutela ondorioztatu du batzorde israeldarraren txostenak. Liskarran bederatzi ekintzaile turkiarrak hil ziren.
''Askatasunaren ontzidia''ri egindako erasoa ikertzen aritu den batzorde israeldarrak abordatze prozedura legearen araberakoa izan zela eta soldaduek bidezko defentsan egin zutela ondorioztatu du.
Mavi Marmara ontziaren abordatzean sortutako liskarrean bederatzi ekintzaile turkiar hil ziren. Txostenaren arabera, soldadu israeldarrek bidezko defentsan jokatu zuten, itsas-blokeoa apurtzeko asmoa zuela erakutsi baitzuen ontzidiak. Gazako Zerrendarako laguntza humanitarioa zeraman Askatasunaren Ontzidiak.
Txostenean agertzen denez, gainera, Gazako Zerrendak ez du nazioarteko zuzenbidea urratzen. Halere, Estatu judutarrarekin zorrotza agertu da txostena eta "egungo egoera hobetze aldera Gazako biztanleen osasun beharrak aztertzeko" eskatu dio.
Bere erabakia hartu arte, Nazio Batuen Erakundea (NBE) Israeleko Batzordearen txostenaren zain egon da.