Mundua -

Pakistanen

Neskato bat elektrokutatuta hil du familiak 'ohore' kontuengatik

Adingabea behe-mailako kasta bateko gazte batekin maitemindu eta harekin ihes egin zuen. Bueltatzean, familiak ez zuen ezkontza onartu eta sendiaren ohorea berreskuratzeko hiltzea erabaki zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko Saima Bibi senitartekoek elektrokutatuta hil da, Poliziaren ustez "ohoreagatik" egindako hilketa batean.

Bibi gizonezko batekin maiteminduta zegoen baina familiak ez zuen harremana begi onez ikusten. Bibik, hala ere, ezkontzeko asmoa zuen. Adingabearen aita eta osaba atxilotuta daude.

Senitartekoek eta Bahawalpur herriko agintariek neska hiltzea erabaki zuren panchayat edo herriko kontseiluan bilduta egon eta gero. Heriotza familia desondratzeagatik erabaki zuten, Poliziaren arabera.

"Lepoan, bizkarrean eta eskuetan erredura eta tortura aztarnak aurkitu ditugu, ziurrenik elektrokuzioaren ondorioz sortutakoak", argitu du Zahoor Rabbani Poliziako bozeramaileak.

Dirudienez, Bibi Dilawar auzokidearekin maitemindu zen eta duela hilabete Karachira ihes egin zuten. Neska herrira itzuli zen, familiakoek ezkontzen utziko ziotela agindu ondoren, baina hauek iritziz aldatu eta ezetz esan zioten, senargaia behe-mailako kasta batekoa zelako.

Yusuf Raza Gilani Pakistaneko lehen ministroak gertatutakoaren informazioa jaso du eta Poliziari txosten bat egiteko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea