Mundua -

Hauteskundeak Portugalen

Hauteslekuetako galdeketek Cavacoren garaipena ziurtzat jotzen dute

Informazio guztien arabera, parte-hartzea oso baxua izan da. Botoa emateko orduan, herritarren karnet digital berriak arazo ugari sortu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anibal Cavaco Silva Portugaleko presidente kontserbadoreak hauteskundeetako lehen itzulia irabazi du, hauteslekuen sarreran egindako galdeketen arabera.

Telebisra kate portugaldarrek zabaldutako datuen arabera, Estatu buruak % 51,2 eta % 58 arteko boto kopurua lortu ditu. Manuel Alegre alderdi sozialistako hautagaiak, berriz, botoen % 17, 1 eta % 21 eskuratu ditu.

Parte-hartze baxua

Hauteskundeetako arduradun nagusiek sistema informatikoekin eta herritarren txartel digitalekin arazoak izan direla aitortu dute. Arazo horiek parte-hartzean eragin dute, Hauteskundeetako Batzorde Nazionalak (CNE) adierazi duenez.

16:00etarako, parte-hartzea % 35,16koa zen, 2006ko hauteskundeetan baino % 10 gutxiago.

Igande honetan, 9,6 milioi portugaldarrek izan dute botoa eman eta presidentea aukeratzeko eskubidea. Guztira, sei hautagai daude baina Cavacok eta Alegrek dute bakarrik kargua lehen edo bigarren itzulian irabazteko aukera. Hautesleen % 50 Cavacoren alde egingo dutela uste da, eta Alegreren alde, % 25.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea