Mundua -

Londres

Pilotu bat kondenatu dute baimendutako alkohol tasa laukoizteagatik

Delta Air Lines konpainiako pilotu bati sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote. Azaroaren batean, pilotuak ez zuen gogoratzen zein zen hegaldiaren norakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Delta Air Lines hegazkin konpainiako pilotu bati sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote. Antza, mozkortuta zegoen eta ez zuen gogoratzen zein zen bere hegaldiaren jomuga.

"The Daily Telegraph", egunkariaren arabera, George La Perle, 49 urteko pilotua, Heathrowko (Londres) segurtasuneko agenteek atxilotu zuten alkohol usaina zeriolako.

Pilotuak aurreko egunean garagardo batzuk edan zituela adierazi zien, baina baimendutako alkohol tasa laukoizten zuen. Horrez gain, ez zuen gogoratzen hegaldiaren jomuga. Detroiterako norakoa zuen hegaldiak eta pilotuak New Yorkera zihoala erantzun zien agenteei.

Joan den azaroaren batean gertatu zen ezbeharra, 241 bat bidaiari zeramatzan Boeing 767 hegazkineko kabinara zihoala atxilotu zuten pilotua.

La Perle pilotuak American Airlines konpainiarako lan egiten zuen garaian ere izan zituen arazoak alkoholarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea