Mundua -

Migrazioa

Salvinik legez kanpoko migrazioa 'ahalbidetzen' duten ontziak salatuko ditu

Italiako Barne ministro eta presidenteordeak uste du Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuek bultzatzen dituztela migratzaileak itsasora atera eta Europara iristen saiatzera.

Migratzaileak Italiako kostara iristen. Argazkia: Efe
Migratzaileak Italiako kostara iristen. Argazkia: Efe
Italiako eskuin muturrak indar erakustaldia egin du Erroman

1:11

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak jakinarazi du salatu egingo dituela Mediterranioan migratzaileei laguntzen dieten itsasontzien arduradunak, bere ustez legez kanpoko migrazioa "ahalbidetzen" dutelako eta pertsona trafikatzaileen lana indartzen dutelako.

Salvinik bere gerra pertsonalarekin jarraitzen du Mediterranioan migratzaileei laguntzen dieten Gobernuz Kanpoko Erakundeen aurka, bost egunez Sizilian 100 eritrear atxikita edukitzeagatik ikertzen ari diren bitartean.

“Legez kanpoko migrazioa ahalbidetzeagatik salatuko ditut trafikatzaileei laguntzen dietenak. Azken orduotan trafikatzaileak lanean ari dira berriro, ontziak betetzen eta GKE batzuen laguntza aprobetxatzen”, adierazi du Salvinik.

Barne ministro eta eskuin-muturreko buruzagiak SOS Mediterranee eta Mugarik Gabeko Medikuak izan ditu hizpide. Izan ere, horien Aquarius 2 ontziak 11 migratzaile erreskatatu zituen ostegunean, eta pertsona horiek lurrean uzteko baimena jasotzeko zain dago.

Salvinik jakinarazi du beste 50 bat pertsona erreskatatu dituztela itsasontzi horretan Libian, eta beste 200 bat migratzaile ere badaramatzatela.

Italiako presidenteorde ere badenak esan du “Libiako irteerak etenda zeudela” 100 eritrear bost egunez Sizilian atxiki ostean, baina migratzaileen joan-etorriak berriro hasi direla Aquarius 2 itsasontzia nabigatzen ari delako.

“Portu italiarrek itxita jarraituko dute horientzat”, berretsi du Salvinik, migratzaileak daramatzaten GKEentzat portuek itxita jarraituko dutela errepikatu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak migrazioa gaur Albisteak Italia Errefuxiatuak Giza eskubideak gaur Gobernuz Kanpoko Erakundeak