Mundua -

Telebistatik

Hugo Chavezek jabetza kentzeko mehatxu egin dio BBVAko filialari

Venezuelako presidenteak Banco Provincial BBVA menpeko taldearen presidenteari telefonoz deitu eta "herriko legeak betetzen ez baditu" taldeari jabetza kenduko diola agindu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banco Provincial BBVA taldeko bankua nazionalizatzeko mehatxu egin du gaur Hugo Chavez Venezuelako agintariak, hipoteka kredituen dekretu bat bete eta etxebizitza egitasmoetan gutxien dutenei lagundu ezean. Chavezek hitzaldia eman du eta irrati eta telebista guztietan igorri dute. BBVAk finantzatzen dituen etxebizitza batzuen obrak gelditu dituztela salatu du herritar batek San Jose del Vilan eta Chavezek berehala erreakzionatu egin du.

"Probintzia Bankuak Konstituzioa betetzeari uko egiten badio, presidentzia-dekretu bati ezetz esaten badio, orduan nik Probintzia Bankua nazionalizatuko dut", esan du agintari sozialistak.

Egoera horren aurrean, Chavezek Pedro Rodriguez bankuko presidenteari deitu eta berarekin hitz egiten zuen bitartean Venezuelako hedabide guztietan zuzenean agertzen ari zen.

"Probintzia Bankuko presidente jauna, Chavez presidentea naiz, eta presidentzia katean nago; esandakoa errespetuz berretsiko dut: Probintzia Bankuak legeak eta presidentzia-dekretuak ez baditu betetzen, hasi zaitez bankuari agur esaten", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea