Mundua -

Hondamendi naturala

Tsunamia izan da Indonesian 7,5 graduko lurrikararen ostean

7,5eko indarra zuen lurrikarak Celebes irla astindu du, eta gero tsunamiak Palu hiria jo du eta "hainbat" dira hildakoak.

Indonesian lurrikara izan den lekua. Arazkia: Efe
Indonesian lurrikara izan den lekua. Arazkia: Efe
Indonesian lurrikara izan den lekua. Arazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

7,5 graduko lurrikara batek Celebes Indonesiako irla astindu du eta ondoren tsunamia eragin du Palu hirian, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Rahmat Triyono Meteorologia, Klimatologia eta Geofisika Agentziako tsunamien eta lurrikaren zentroko zuzendariak Kompas hedabide indonesiarrari esan dio bi metrora arteko olatuak izan direla eta "hainbat" direla hildakoak eta eraitsitako eraikinak.

Agentziak tsunami alerta bidali du Palu ingururako lurrikararen ostean, hiru metro arteko olatuak egon zitezkeelako, baina zazpi minutu iraun du alertak, kendu egin baitute.

Sare sozialetan zabaldutako irudietan ikus daiteke tsunamia kostara iritsi den unea, eta ikusten da olatuek nola jotzen duten kosta eta nola zabaltzen den izua herritarren artean.

Lurrikara handiaren aurretik, hiru ordu lehenago, 6,1 graduko beste bat izan da eta hildako bat eta 10 zauritu utzi ditu.

Gutxienez 557 pertsona hil ziren eta 400.000k etxea galdu zuten Lombok irlan, uztailaren 29an eta abuztuaren 19an izan ziren 6,3ko eta 6,9ko lurrikaren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Lurrikarak munduan Indonesiako albisteak