Mundua -

Kronika Egiptotik

'Kaleak gasez beterik daude eta Polizia goma-pilotak botatzen ari da'

Olatz Simon EITBko berriemaile berezia Kairon gertatzen ari denaren lekuko da. Agentzien arabera, hiru lagun hil dira dagoeneko.

Olatz Simon

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka gizon eta emakume, lehenago talde txiki eta gero handietan, gerturatu dira errezoaren orduaren ondoren, Kairoko plaza eta punturik garrantzitsuenetara. Gehienak Tahrir enparantzako bidea hartu dute mezkita eta elizetatik irten eta gero, eta zain aurkitu dituzte milaka polizia.

Goizetik goiz antolatu ditu poliziak segurtasun neurriak. Dozenaka kamioi prest daude kale guztietako izkinetan. Gobernuak telefono seinalerik gabe utzi du hiriburua goizetik, linea fijo zein mugikorrak ez dabiltzate eta, hala ere, kaleko arroparekin jantsitako ehunka poliziari satelite telefonoak eman dizkiete. Poliziak dira, beraz, une honetan komunikazioak, telefonoak, diztuzten bakarrak Kairon. Enfrentamendu gogorrak ikusi dira han eta hemen, erdigunean eta poliziak negar egiteko gasak eta pilotak jaurti ditu azken orduan. Telefono seinalea oztopatzeaz gain, Gobernuak interneterako sarbidea zentsuratu du.

Goizetik manifestariek euren telefono mugikorren bitartez mezuak edota emailak bidali ez ditzaten eta munduko telebista guztiak grabatzen ari diren irudiak internet bidez bidali ez dezaten, baita ere.

Mohamed el Baradei Austriatik heldu zen, atzo. Oposizioko buruzagia manifestazioan parte hartzen ari da, Kairoko punturen batean eta Gobernuari bakearen bitartez erantzuteko eskatu dio. Ban Ki-moon, Nazio Batuen idazkariordeak ere lasaitasunerako deia egin du eta Barak Obamak, berriz, zuzenean Egiptoko presidenteari, Mubaraki zuzendu ez badio ere mezu bat bidali dio gaur bere aliatuari, biolentziaren bitartez arazoak ez direla konpontzen esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea