Mundua -
Nahasmendu bipolarra du
Sei urte kartzelara, Obamari 'hauts zuria' zuten gutunak igortzeagatik
Bi urteko baldintzapeko askatasuna ezarri diote New Yorkeko herritar bati Obama presidentearen aldeko martxa batean biluzteagatik, Philadelphian.
Erredakzioa
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizonezko bati Obamari, zenbait biltzarkideri eta Los Angeleseko eta New Yorkeko Argentinazo kontsulatuetara ''hauts zuria'' zuten gutunak igortzeagatik.
Nahasmendu bipolarra duen auzipetuaren esanetan, ez zekien zergatik egin zuen. Kartzela-zigorra bete ostean, hiru urtez tratamenduan egon beharko da buruko gaitzetarako zentro batean. Gizonezkoak barkamena eskatu eta errudun zela aitortu duenez, zigorra ez da hain gogorra izan.
Hasiera batean, AEBetako inteligentzia-zerbitzuek gutunetako hauts zuria antraxa zela uste izan zuten eta ondoren, azukrearen ordezko bat zela baieztatu zuten.
Bi urteko baldintzapeko askatasuna biluzteagatik
Bi urteko baldintzapeko askatasuna ezarri diote 24 urteko New Yorkeko gizonezko bati Obama presidentearen aldeko martxa batean, Philadelphian, biluzik korrika egiteagatik.
Alkadi David dirudunak milioi dolar bat eskaini zuen Internet bidez hori egitearrean, baina auzipetuak ez zuen lehiaketa irabazi.