Mundua -

Krisi politikoa Egipton

Mubarakek gobernua osatzeko agindu dio Ahmed Shafiq jeneralari

Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Mubaraken emaztea eta bi semeak Egiptotik atera eta Londresera joan dira, "eragin handiko" beste pertsona batzuk bezala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahmed Shafiq generalak, Hegazkintza Zibileko orain arteko ministroak, Egipton gobernu berria osotzeko agindua jaso du, telebista publikoak iragarritakoaren arabera.

Shafiqek Ahmed Nazifen lekua beteko du. Azken honek dimisioa aurkeztu du Hosni Mubarak presidenteak kargua uzteko eskatu ondoren.

Azken orduetan Estatu ardurak hartzen dituen bigarren militarra da Shafiq. Bestea presidenteorde izendatu berria da, Omar Suleiman generala.

Izendapen hauek Kairok eta Egiptoko beste hainbat hiritan istiluak nagusitzen ari diren momentuan egin dituzte. Protestak asteartean hasi eta ostiralean areagotu ziren.

Gauerdiak jota, Mubarakek mezua igorri zien biztanleei, protestak hasi zirenetik lehenengoa. Gobernu zaharra ordezkatu eta berria izendatuko zuela iragarri zuen.

Mubarakek Poliziari lagundu eta herrialdeko segurtasuna berrezartzea eskatu zien militarrei ostiralean. Herritarrek pozik hartu dituzte protestekin bat egin behar zutela ikusi dutenean.

Kargu garrantzitsuek Egiptotik atera dira

Suzanne Mubarak presidentearen emazteak eta Gamal eta Alaa semeek Londresera aldegin dute gobernuaren kontrako protestetatik ihesi, Al Yazira telebistak zabaldutakoaren arabera.

Gamalen kasuari dagokionez, BBCren kate arabiarrak informazioa konfirmatu du eta "eragin handiko" egipziarrak ere Londresera bidean daudela gaineratu du, familiekin batera. Horien artean Ahmad Ezz Alderdi Nazional Demokratikoaren buruzagia dago, Gamal Mugaraken lankide estua, hain zuzen.

Tentsioa gora doa

Hosni Mubarak presidenteak etxeratze-agindua ezarri zuenetik, tentsio areagotu da Egipton. Armadak manifestariekin bat egin eta kargua utzi nahi ez duen presidentearen dimisioa eskatu du, eitb.com-ek jakin ahal izan duenez.

Olatz Simon Eitb-ko berriemaile bereziak jakinarazi duenez, tokiko hedabideek gutxienez 95 lagun hil direla argitaratu dute eta Reuters albiste agentziaren datuen arabera, 2.000 pertsona zauritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea