Mundua -

Istripua, Magdeburgon

10 lagun hil dira eta 33 zauritu bi trenek elkar jota, Alemanian

Ezbeharraren ostean, bi trenek su hartu dute. 33 zaurituetako 18 larri daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 10 pertsona hil dira eta 33 zauritu, horietako 18 larri, bidaiarien eta merkantzia bi trenek aurrez aurre elkar jota, Alemaniako ekialdean.

Istripua bart jazo zen Sajonia-Anhalteko estatuan, Magdeburgo udalerritik gertu.

HazElbeExpress konpainiako bidaiarien trenak Magdeburgo eta Halberstadt udalerriak lotzen zituen. Ezbeharraren ostean, bi trenek su hartu dute. Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea