Mundua -
Kronika Egiptotik
'Mubarakek ez du boterea utzi nahi baina inork ez du amore ematen'
Istiluak baretu nahian Omar Suleiman presidenteorde izendatu du Mubarakek, Olatz Simon EITBko berriemaile bereziak Kairotik zuzenean jakitera eman duenez.
Olatz Simon
Londresetik datoz Egipton azken orduetan entzungai izan diren zurrumurruak. Azken albisteak dioenez, Heathroweko aireportuan Mubaraken emaztea eta semea ikusi dute, manifestarien ustez, presidentearen ihesaldiaren seinalea izan litekeena.
Zenbait aldaketa martxan jartzen hasi da Mubarak, tartean, Omar Suleiman presidenteorde izendatu du. Manifestarien aburuz, presidentea bere ihesaldia prestatzen dabil. Mubarakek ez du boterea utzi nahi, baina inork ez du amore eman nahi. Gobernuan erreforma batzuk iragarri ditu baina hauek ez dituzte manifestarien eskaerak asetu.
Askoren aburuz, onena litzateke Mubarak herrialdea uztea. Izan ere, Egipton geratuko balitz azken 30 urteetan zehar herria zapaltzeagatik epaiketa bati aurre egin beharko lioke Mubarakek.
Istiluak bere horretan diraute. Helikopteroak nonahi ikus daitezke, harrapaketak eta sute gehiago egon ez ditzan. Guztia erabakitzeke dago, eta azken erabakia Mubaraken esku dago.