Mundua -

ZIBERERASOAK

Herbehereek eta Erresuma Batuak zibererasoak egitea egotzi diote Errusiari

Europar Batasunak eta NATOk salaketarekin bat egin dute. Errusiak, ostera, akusazioak ukatu ditu.

Vladimir Putin Errusiako presidentea. Errusiari egotzi dizkiote erasoak. Artxiboko argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidentea. Errusiari egotzi dizkiote zibererasoak
Vladimir Putin Errusiako presidentea. Errusiari egotzi dizkiote erasoak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuek eta Herbehereek mundu mailako zibererasoak egitea leporatu diote Errusiari, tartean, Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen aurka apirilean egindako saiakera. Europar Batasunak eta NATOk bat egin dute salaketarekin. Errusiak akusazioak ukatu ditu eta Mendebaldea egiten ari den kanpainaren barruan kokatu ditu salaketak.

Herbehereetako agintariek salatu dutenez, apirilean ustez Errusiako Inteligentzia Zerbitzuko kide ziren lau pertsona kanporatu zituen herrialdetik Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen aurkako zibereraso bat prestatzen ari zirenean. Erresuma Batuarekin elkarlanean lortu omen zuten eraso saiakera hori atzera botatzea.

Bestalde, Erresuma Batuak mundu mailako hainbat zibereraso egitea egotzi dio Errusiari. Eraso horiek esparru ezberdinetan izan omen zuten eragina, hala nola, garraioan edota 2016ko AEBko hauteskundeetan,  Erresuma Batuko Segurtasun Zibernetikoko Zentro Nazionalak (NCSC) egindako txostenaren arabera.

Errusiak, bere aldetik, akusazioak ukatu ditu eta bere kontrako propaganda hutsa direla adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Errusia NATO Herbehereak argazkiak Gaurko azken ordukoa Zibererasoak gaur