Mundua -
SISMOA
5,9 graduko lurrikara izan da Kuban
Lurraren astindua Kubako ekialdeko hiru probintziatan nabarmen izan dute, baina agintariek zabaldutako datuen arabera ez da inor zauritu eta sismoak ez du kalterik eragin.
Agentziak | Erredakzioa
Richter eskalan 5,9 graduko maila hartu duen lurrikara batek Kubako ekialdea astindu du bart, eta hildakorik utzi ez dituen arren, hiru probintziatan nabarmen izan dute lurraren astindua. Zehazki, Santiago de Cuban, Holguinen eta Guantanamon sentitu dute dardara.
Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak jakinarazi duenez, lurrikara 10 km-ko sakoneran sortu zen atzo, larunbata.
Besteak beste, Guantanamo probintziako Baracoa, Caimanera eta Maisi udalerrietan, Holguin probintziako Moa, Sagua de Tanamo eta Mayari udalerrietan, eta Santiago de Cubako Songo-La Maya eta Segundo Frente udalerrietan.
Uharteko ekialdea, eta, bereziki, Santiago de Cuba probintzian kokatuta dauden udalerriak dira lurraren astinduak jasateko arrisku gehien dutenak.
2017ko urtarriletik ekainera bitartean, inguru horretan izandako 3.140 lurrikaren berri izan zuen Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak. Dena dela, horietatik soilik hamaika nabaritu zituzten herritarrek.
Larunbat honetan izandako lurrikararekin, urtea hasi zenetik 12 lurrikara zenbatu dituzte jada Kuban. Azken lurrikara horrek Haitin hamaika hildako eta 100 zauritutik gora utzi dituen sismoak izandako indar bera izan du Richter eskalan.