Mundua -

HONDAMENDI NATURALA

5 graduko bi lurrikara izan dira Haitin

24 orduko tartean bi lurrikara izan dira Haitin, bata 5,9 gradukoa eta bestea, 5,2koa. Gutxienez 14 hildako daude, eta 188 zauritu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 ordu baino gutxiagoko tartean, 5 gradu inguruko bi lurrikara izan dira Haitin. Lehenengoa 5,9 gradukoa izan da, Haitiko iparraldean, iturri ofizialek eta Estatu Batuetako Zerbitzu Geologikoak jakitera eman duenez. Bigarrena, ordea, igande honetan jazo da, Haitiko ipar-ekialdean, eta 5,9 gradukoa izan da. Gutxienez 14 hildako daude, eta 188 zauritu.

Erreskate zerbitzuak hondamendia izandako lekura hurbildu dira bertako bizilagunei laguntzeko. Horietako asko 2010ean izandako lurrikarari aurre egiten ari ziren.

Duela zortzi urtetik nabaritu duten dardararik handiena izan da oraingoa. Gogoan izan behar da, 2010ean Ritcher eskalako 7 graduko mailako lurrikara batek milaka pertsona hil zituela Puerto Principen, Haitiko hiriburuan, hiria suntsituta.

Babes-zibilaren agentziak kalteak eta zaurituak izan direla informatu ostean, Haitiko presidentea den Jovenel Moisek lasaitasuna eskatu du sare sozialetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Latinoamerika Lurrikarak Hondamendi naturalek kaltetutakoak Haiti