Mundua -

Urakana AEBn

Michael urakanak 4. kategoria harrapatu du, Floridatik 300 kilometrora

AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) ohartarazi du Michaelen indarrak "sekulako arriskua" daukala, 210 kilometro orduko haize boladak eragin baititu.

Michael urakanaren irudia. Foto: EFE
Michael urakana Floridara iritsiko da aurki
Florida Michael urakanari aurre egiteko prestatzen ari da

1:32

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michael urakana 4. kategoriakoa da orain (gehienez 5. kategoria harrapa lezake Saffir-Simpson eskalan). Hori horrela, 210 kilometro orduko haize boladak eragin ditu Mexikoko Golkoan, eta Floridara iristear da, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) jakinarazi duenez.

06:00etan emandako azken informazioen arabera, Michaelen erdigunea Apalachicolako hego-ekialdetik 275 kilometrora dago eta Panama Cityko hego-ekialdetik 290 kilometrora. Dirudienez, iparralderantz zuzendu da azken orduotan, 19 kilometro orduko abiaduran.

 

 

Horregatik, urakanen aipatu zentroak ohartarazi du "egoera arriskutsua" eragin dezakeela.

Izan ere, aurreikusitakoaren arabera, gaur bertan iritsiko da Floridara, eta ostegunean AEBko hego-ekialdea zeharkatuko du, ipar-ekialdeko norabidea hartuta. Ostiralean, berriz, ozeano Atlantikora aterako da.

Iragarpenek diotenez, Michaelek indarra hartuko du hurrengo orduotan, Floridara heldu arte, nahiz eta ez duten argitu 5. kategoria harrapatuko duen ala ez. Horretarako, 252 kilometroko haize ufadak eragin beharko lituzke.

Florence urakanak Ipar eta Hego Carolinan ehunka hildako utzi eta izugarrizko kalte materialak eragin zituenetik aste batzuk baino ez dira igaro.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Urakanak Ekaitzak gaur