Mundua -

Cowenek kargua utzi ostean

Otsailaren 25erako deitu dituzte hauteskundeak Irlandan

Inkesten arabera, Fianna Fail Gobernuko alderdiak boterea galduko du, eta Fine Gaelen (eskuin-zentroa) eta Alderdi Laboristaren (ezker-zentroa) arteko koalizioak agintea bereganatuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde orokorrak otsailaren 25ean izango direla baieztatu du Irlandako Gobernuak; antza denez, egun horretan aldaketa gauzatuko da Irlandako politikan.

Inkesten arabera, Fianna Fail Gobernuko alderdiak boterea galduko du, eta Fine Gaelen (eskuin-zentroa) eta Alderdi Laboristaren (ezker-zentroa) arteko koalizioak agintea bereganatuko du.

Brian Cowenen Gobernuarentzat eragozpen gaindiezina izan dira, besteak beste, Nazioarteko Diru Funtsari eta Europar Batasunari eskatutako 85.000 milioi euroak, eta porrot ekonomikoari aurre egiteko ezarritako neurriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea