Mundua -

'BREXIT'ARI BURUZKO GOI-BILERA

Theresa May 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko prest agertu da

Hasiera batean, trantsizio epea 2019ko martxoaren 30etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean izango da. Luzapena izanez gero, ordea, 2021eko Gabonzahar egunera arte luzatuko da.

Theresa May, 'brexit'ari buruzko goi-bileran. Argazkia: EFE
Theresa May, 'brexit'ari buruzko goi-bileran
Theresa May, 'brexit'ari buruzko goi-bileran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brexitari buruz bart gauean Bruselan egin duten goi-bileran, ez da Europar Batasunaren (EB) eta Erresuma Batuaren balizko akordio baterako aurrerapauso nabarmenik izan. Edozein kasutan, bien arteko tonua aurreko batzuetan baino lasaiagoa izan da. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, esaterako, brexitaren osteko trantsizio epea beste urtebete luzatzeko prest agertu da.

Europar Batasuna eta Erresuma Batua jarrerak gerturatzen eta konpromisoak bilatzen ahaleginduko dira datorren asteetan.

Bi aldeek oraingoz akordiorik itxi ez dutenez, Michel Barnier brexiterako EBko negoziatzaileak ez die eskatu herrialdeetako gobernuburuei brexitari buruzko goi-bilera bat egitea azaroaren 27an. Barnierrek aurrerapauso "erabakigarriak" egon direla adierazten duenean egingo da aipaturiko goi-bilera.

Europar Batasuneko iturrien arabera, lehen ministro britainiarrak bere ildo nagusiei eusten badie ere, atea ireki dio brexitaren osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko aukerari.

Hasiera batean, trantsizio epea 2019ko martxoaren 30etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean izango da. Luzapena izanez gero, ordea, 2021eko Gabon zahar egunera arte luzatuko da.

Mayren bozeramaile batek azaldu duenez, atzoko bileran itxaropentsu agertu zen lehen ministro britainiarra. Haren esanetan, Londresek eta Bruselak "akordio zailak" lor ditzaketela erakutsi dute, eta "emaitza ona" lortzeko itxaropentsu agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EB Ezkozia bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Brexita Zer da Brexita Theresa May albisteak Londres azken ordukoa Ingalaterra albisteak