Mundua -
Iruzkina
Egoera pozoitsua Mendebaldearentzat
Mubarakek boterean jarraitu eta berari babesa ematea bideraezina dela ohartu dira; baina Mubaraki boterea galtzen uzten badiote, ondoren etorriko direnak mendebaldearen aldekoak izango al dira?
Jesus Torquemada
AEBentzat eta Europarentzat oso zaila da Egipton gertatzen ari dena bideratzea. Ekialde Hurbilean duten estrategia dago jokoan. Gauzak dauden bezala, badirudi lortzen den emaitza lortzen dela, txarra izango dela zonaldean dituzten interesentzat.
Mubarakek boterean jarraitu eta berari babesa ematea bideraezina dela ohartu dira. Baina, Mubaraki boterea galtzen uzten badiote, ondoren etorriko direnak mendebaldearen aldekoak izango al dira? Eta beste galdera garrantzitsua: Zer pentsatu behar dute inguru horretan dauden mendebaldeko aliatuek?
Washingtonek ez badu Mubarak babesten, Jordaniako Abdala II.ak, Marokoko Mohamed VI.ak, Saudi Arabiako Abdala bin Abdelazik, Arabiar Emirerrietako Al Nahyanek edo Qatarreko Al Thanik pentsa dezakete AEB ez direla fidatzekoak.
Fundamentu handia dauka Egipton gerta daitekeenak beldurra eragitea: inork ez du nahi herrialde horretan integrista islamiarrek agintzea. Hala ere, mamu horri aurre egiteko ordua iritsi zaie mendebaldeko herrialdeei. Egiptok eta Tunezek frogatu dutenez, eta beste herrialde batzuetan ere ikusten ari denez, gutxi geratzen zaie erregimen horiei.