Mundua -
Danimarka
Mahomaren karikatura ezagunaren egilearen erasotzailea epaitu dute
Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote 29 urteko somaliarrari, hilketa saialdua eta terrorismo delituagatik.
Erredakzioa
Danimarkako epaitegi batek bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri dio Mahomaren karikaturen egilearen erasotzaileari. 29 urteko somaliarra, zigorra bete ondoren, lurraldetik kanporatua izango da.
Terrorismo delitua eta Kurt Westergaard marrazkilaria hiltzeko saialdia egitea egotzi diote.Fiskaltzak 12 urteko kartzela zigorra eta lurraldetik kanporatua izatea eskatzen zuen, defentsak, berriz, helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du.
Epaiketa segurtasun neurri hansien artean ospatu da. Fiskaltzak terrorismo delitua azpimarratu du erasotzailea Al Qaeda eta Al Shahab erakunde fundamentalisten mezuetan inspiratu zela argudiatuta.