Mundua -

ESTATU BATUAK - ERRUSIA

AEBk eta Errusiak 1987an sinatutako itun nuklearra hausteko mehatxua egin du Trumpek

Mikhail Gorbatxov eta Ronald Reaganen sinatu zuten akordioa. Gorbatxov Sobietar Batasuneko presidente ohiak NBEko Segurtasun Kontseiluaren bilera egitea eskatu du.

Donald Trump eta Vladimir Putin. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump eta Vladimir Putin
Donald Trump eta Vladimir Putin. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBk eta Errusiak 1987an irismen txiki eta ertaineko arma nuklearren inguruan sinatutako akordioa hausteko mehatxua egin du asteburuan Donald Trump presidente estatubatuarrak.

"Errusiak akordioa urratu du. Hainbat urtez urratu dute (...), eta, beraz, amaiera jarriko diogu. Joan egingo gara", esan du Nevadan eskainitako hitzaldi batean.

Trumpen asmoen berri izan ostean, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera deitzea eskatu du Mikhail Gorbatxov Sobietar Batasuneko presidente ohiak, erabakiak "mundu osoari" eragiten diolako, haren esanetan.

Errusiako Gobernuak atsekabea agertu du, eta ez du baztertu errepresalia gisa "neurri militarrak" hartzea.

1987an Sobietar Batasuneko presidente zen Mikhail Gorbatxovek eta Etxe Zurian agintari zen Ronald Reagan presidente estatubatuarrak sinatu zuten akordioa, eta bi herrialdeen arteko Gerra Hotzari amaiera emateko lehen pausoa izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump