Mundua -
Pazifikoan
Willa urakanak Mexiko ipar-mendebalderako bidea hartu du 4. mailako kategoriarekin
Orduko 250 kilometroko haize etengabeak utzi ditu Willak. Datozen 24 orduotan lurrera iritsiko da ekaitz tropikal gisa, eta ekaitz gogorrak utziko ditu Mexikon.
Agentziak | Erredakzioa
Willa urakanak Mexiko ipar-mendebaldeko kostalderako bidea hartu du, laugarren mailako kategoriarekin, eta lurrera iritsiko da datozen 24 orduotan, Meteorologia Zerbitzu Nazionalak jakitera eman duenez.
Urakana hirugarren mailako kategoriarekin iritsiko da lurrera, Nayarit estatuko San Blas eta Sinaloa estatuko Mazatlan artean. Gainera, Meteorologia Zerbitzu horren arabera, Willa "oso arriskutsua" da.
Orain arte orduko 250 kilometroko haize etengabeak eta orduko 305 kilometroko haize-boladak utzi ditu Cabo Corrientesen eta Jaliscon zein Islas Marias uharteetan ere.
Willaren ondorioak Mexikon. Argazkia: EFE
Willa orduko 13 kilometroko abiaduran doa iparralderantz, Sinaloa, Nayarit, Jalisco eta Colima Michoacan estatuetan hodei ugari utzita.
Lurrera iristean, indarra galduko du eta tormenta tropikal bihurtuko da datozen 48 orduotan, Durango estatuan, eta depresio tropikal gisa egingo du aurrera Mexiko iparraldeko Nuevo Leon estatutik.
Willak utzitako haize-boladen eta olatuen ondorioz, euri-jasak izan litezke Pazifikoko kostaldean.
Halaber, ekaitz gogorrak izango dira Nayarit, Jalisco, Colima eta Michoacan estatuetan, baita Sinaloa eta Durangon ere, Hego Kalifornia Beherean.