Mundua -

ESTATU BATUAK

Gutxienez bi pertsona hil dituzte Kentuckyn, supermerkatu batean izandako tiroketan

Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi pertsona hil dituzte asteazken honetan Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Kentucky estatuko Jeffersontown hirian, Kroger enpresaren supermerkatu batean izandako tiroketan, Fox News telebista kateak Polizia iturriak aipatuz emandako informazioaren arabera.

Tiroketa bertan 15:00ak zirenean gertatu da. Segurtasun indarrak, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak gertaera izan den tokira bertaratu dira.

Enpresan "gainezka eginda eta triste" daude saltokietako batean gertatutakoagatik. Halaber, Kroger epresak Polizia departamentua goraipatu du, azkartasunez erantzuteagatik.

"Susmagarria atxilotu dute eta gure denda seguru dago. Ikerketa amaitzen denean irekiko dugu", adierazi du enpresak. CNN telebista katearen esanetan, pertsona bat agintarien zaintzapean dago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea