Mundua -

Tunisian oporretan egon zen

Frantziako Atzerri ministroaren kargua, kolokan

Familiarekin Tunisiara joan zen oporretara, istiluak hasiak zirenean, eta Ben Aliren gertuko enpresari baten hegazkin pribatua erabili zuen, denbora aurrezteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelle Alliot Marie Frantziako Atzerri ministroaren kargua kolokan egon daiteke. Familiarekin Tunisiara joan zen oporretara, istiluak hasiak zirenean, eta Ben Aliren gertuko enpresari baten hegazkin pribatua erabili zuen, denbora aurrezteko.

Gaur, Alliot Marie ministroak barkamena eskatu eta akats bat izan dela gaineratu du elkarrizketa batean.

Esan duenez, "une batez" bere kargua ahaztu egin zuen, nahiz eta "24 orduz" adi egoten saiatzen dela esan. "Aitortzen dut, une batez ez nintzen erne egon".

Horregatik, egoera ez dela errepikatuko eta hegazkin pribatu batean ez dela berriro igoko azpimarratu du.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea Varsovian da eta kazetariek bere iritzia emateko eskatu diote, baina Sarkozik ez du erantzun nahi izan. Hala ere, aste honetan gai honen inguruan hitz egingo duela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea